Erabilpen baldintzak

Webgune honen (jma.es domeinuarekin identifikatua) edukia osatzen duten elementu guztiak, izen komertzialak edo bertan agertzen diren marka edo ikur bereizgarriak barne, jabetza intelektualari buruzko legeak babestuta daude.

Webgune honen eduki eta diseinu grafikoari buruzko jabetza intelektualerako eskubideak JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateari dagozkion esklusiboki. Hala, debekaturik dago horiek birbidali, transmititu, aldatu, erreproduzitu, banatu, merkaturatu edo eraldatzea, aurrez JMA Alejandro Altuna S.L.U. sozietatearen baimen berariazko eta idatzia jaso ez bada.

Horren ondorioz, helburu pertsonal edo pribatuetarako ez bada (betiere, erabiltzaileari hala baimenduta), JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietatearen eskubideak urratzen direla ulertuko da webgune honetako edukiak, erabat edo partzialki, transmititu, aldatu, erreproduzitu, banatu, merkaturatu edota eraldatzea. Kasu horretan erabiltzaileak dagokion erantzukizuna izango luke.

JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak eskubidea du edozein erabiltzaileri webgune honetara edo bertako edozein ataletara sartzea galarazteko, edozein unetan, bere diskrezioz, eta aurretik ohartarazi beharrik gabe, baldin eta bertako edukiak era desegokian, bidegabean, legez kontrakoan edo baimenik gabe erabili badira.

JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak era berean, eskubidea du zerbitzuko edozein informazio edo eduki, osorik edo partzialki, argitaratu edo kentzeko, bere diskrezioan. Halaber, edozein erantzukizunetatik at geratzen da berak eragin ez dituen arrazoien ondorioz sortutako edozein interferentzia, eten, deskonexio, informatika-birus, linea-gainkarga, telefono-matxura edo Internet-sistemaren nahiz beste edozein sistema elektronikoren matxuraren gainean.

JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak webgune honetan barneratzen den informazioa, ahal duen neurrian, behar bezala eguneratuta mantentzen saiatuko da. Hala, aurretik ohartarazi beharrik gabe, eta hauteman daitezkeen balizko akatsak zuzentze aldera, informazio hori aldatzeko eskumena izango du. Produktuei buruzko datuek informazio-izaera dute. Betiere oinarrizko ezaugarriak mantenduz, aipagai diren produktuen bilakaerarekin lotutako arrazoiengatik, eta aurretik ohartarazi beharrik gabe, aldaketa teknikoak, estetikoak edo beste mota batekoak egiteko eskubidea gordetzen dugu.

JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak ez du inolako erantzukizunik bere webgunetan agertzen diren edo ager daitezkeen estekak erabiliz erabiltzaileak jaso ditzakeen beste inoren eduki edo informazio-iturriren egiazkotasunaren gainean.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa
Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak zera jakinarazten dio erabiltzaileari: fitxategi automatizatu bat dagoela eta bertan zuk emandako datuak gordetzen direla. Fitxategi hori JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak sortua da, enpresak erabiltzeko bere erantzukizunpean. Fitxategi horren helburua erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea, eta hari informazioa helaraztea da. JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak zerbitzua eman ahal izateko beharrezkoak diren datuak eskatuko dizkio erabiltzaileari aipaturiko baldintza orokorrak onartzerakoan.

Fitxategi eta inprimakien erregistroa
Ezinbestekoa da erregistro-inprimakia betetzea webgunean eskaintzen diren zenbait zerbitzu erabili ahal izateko. Eskatutako datuak ematen ez badituzu edo datuen babeserako politika honekin ados ez bazaude, ezingo duzu izena eman eta erregistroa gauzatu eta, era berean, ezingo duzu zure datuak eskatzen dituzten promozioetan parte hartu.
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, erabiltzaile modura erregistratzen zarenean eskuratuko ditugun zure datu pertsonalak fitxategi batean gordeko dira. Fitxategi horren jabea JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietatea da. Enpresaren IFK zenbakia A-20056420 da eta, helbidea honakoa: Bidekrutzeta 6, P.O. Box 70, 20500, Arrasate, Gipuzkoa. Fitxategiak dagozkion segurtasun-neurriak txertatuta ditu, ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua betez.

Helarazitako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzailea da datuen zehaztasun eta egiazkotasunaren gaineko arduradun bakarra. JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietatea horrekin lotutako edozein erantzukizunetatik at geratzen da. Erabiltzaileek bermatuko dute emandako datuak egiazkoak eta zehatzak direla, horietan aldaketarik gertatu ez dela, eta berberak izaten jarraitzen dutela. Halaber, datu horiek eguneratuta mantentzeko konpromisoa baitaratzen dute. Erabiltzaileak informazio oso eta zuzena emango du erregistroaren inprimakian. JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak ez du erantzukizunik izango beste inoren informazioaren egiazkotasunaren gainean, ezta beste iturri batzuk aipatzen dituzten informazioen gainean ere. Halaber, ez du erantzukizunik izango informazio hori erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen balizko kalteen gainean. JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak JMA webguneko informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea du. Orobat, eskubidea du informazio horretarako sarbidea mugatu edo debekatzeko. Informazioa enpresaz kanpoko iturrietatik iristen bada, JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak ez du erantzukizunik izango informazio horretan ager daitezkeen errore, akats edo ez-agertzeen ondorioz erabiltzaileak jasan dezakeen kaltearen gainean.

Cookieak
Cookieak erabiltzailearen terminalean barneratutako informazio-fitxategi txikiak dira, atarian barnako nabigazioa errazteko balio dutenak. Edozein kasutan, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, fitxategi horiek instalatzea ekidin nahi badu.

Segurtasun-neurriak
JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak datu pertsonalak babesteko legeak ezartzen dituen segurtasun-neurriak hartu ditu. Gainera, gure kontura, beste neurri eta baliabide tekniko batzuk instalatzen saiatzen gara, Altuna S.A. sozietateari emandako datuak behar bezala gordetzeko eta, era berean, inork fede txarrez erabili, aldatu, galdu, baimenik gabe erabili edo ebatsi ez ditzan. JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak ez du inolako erantzukizunik izango jarraian adierazten diren arrazoien ondorioz gertatutako kalteen gainean, eta eragileak JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietatearekin zerikusirik ez badu: interferentzia, ez-agertzea, etena, informatika-birusa, telefono-matxura edo sistema elektronikoaren deskonexioa; telefono-lineatan, Datuak Prozesatzeko Zentroan, Interneten edo bestelako sistema elektronikoetan gainkarga izatearen ondorioz sistema elektronikoa erabiltzean atzerapena edo eragozpenak izatea Arestian adierazitakoaz gain, JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak ez du erantzukizunik izango bere kontrolpetik kanpoko inork datuak manipulatzen baditu. Edozein modutan, erabiltzaileak jakin behar du Interneten segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak jakin behar ditu JMA Alejandro Altuna, S.L.U. sozietateak datuen babeserako eta horien tratamendurako dituen baldintzak. Atarian eskainitako zenbait zerbitzutan datuen babesarekin lotutako baldintza bereziak eta egoera espezifikoak egon daitezke.

Baldintza hauek interpretatu, bete edo ez betetzeari dagokionez, parte-hartzaileek adierazten dute Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegietako Jurisdikzioaren baitan geratzen direla, bakoitzari egokitu ahal zaion beste edozein foru berariaz ukatuz.